1975eko abuztuan, lan arrazoiengatik, John Merling King irakaslea Granadatik, non Shorinji Kempo garai hartan praktikatzen zen, Donostiara mugitu zen. Horixe izango zen arte martzialen hastapena Euskal lurretan. Urte bat geroago, 1976ko uztailean, Donostian garai hartan Espainian praktikatzen zuten kenshi guztientzako ikastaro teknikoa eskaini zuen Hiroshi Aosaka senseiak. Urri hartan, Hiromi Shimura senseia Donostiara iritsi zen zuzendaritza teknikoaz arduratzera. 1977 Jon Merling King maisua Granadara itzuli zen, eta abuztuan Espainiako aurreneko gerriko beltza lortzeko azterketak antolatu ziren. Lehenetakoa 1. Dan gradua lortzen Jorge Arévalo senseia izan zen. Hiromi Shimura eta Jorge Arévalo senseiek klaseak eman zituzten Gipuzkoa iparraldeko gimnasioetan.
Hauetako gimnasio batera Goierri aldeko kenshiak joaten ziren, horien artean João Cunha senseia. Hiromi Shimurak eta Jorge Arévalok gure paraje hauetan Shorinji Kemporen onarpena ikusiz, Ordizian ireki zuten gimnasioa irakaskuntza bertan eskaintzeko asmoz. João Cunhak Jorge Arévalo eta Hiromi Shimurarekin ikasi zuen, eta behar adina heziketa zuela uste izan zuenean, Beasainen kirol kluba sortu zuen, zeina harrezkero Goierri aldean erreferentzia den. 1980an, Joãok Urola Garaitik hasi zuen Shorinji Kemporen ibilera, hasieran Urretxun kokatuz, eta, ondoren, 1998an, Zumarragara mugituz.
Gaur egun Goierri eta Urola Garaiko herri hauetan praktikatzen da Shorinji Kempo: Beasain, Idiazabal, Lazkao, Ordizia eta Zumarraga. Gimnasio horiek GUSKE (Goierri Urola Shorinji Kempo Eskola) taldea osatzen dute. GUSKEk nazioarteko mailako Shorinji Kempo praktikatzen duten talde independenteek sortutako IKA (International Kempo Association) elkartearen sortzaileetako bat, eta parte da.