Shorinji Kempo (少林寺拳法), Bigarren Mundu Gerraren amaieran, Japonian hedatutako arte martzial moderno bat da (Gendai Budo). “Shorinji” japoniar hitzak Txinako Saholin tenplua aipatzen du, eta “Kempo” hitzak Quan Fa (Kung Fu, Txinako martzial arteak).
Shorinji Kempo, Nakano Michiomik sortu zuen Japonian 1947an. So Doshin budista izenarekin ezagutua, bere asmoa sortaldeko kultura tradizionalaren “ikasgaiak”, “teknikak” eta “heziketa sistemak” herritarrei zabaltzea zen, heziketan laguntzeko.